TAILERRAK ETA JARDUERAK

Egitarau zabala eta anitza, produkturik hautazkoenak ezagutzeko, dastatzeko eta gozatzeko.

Kongresuaren egun guztietan egingo dira tailerrak eta ekitaldiak, eta horietako bakoitzerako erosi behar dira sarrerak.

Urriak 8, asteartea

13.30-14.30h: Landetxetik sukaldera (doan)

14.30-16.30h: Fina Puigdevall bere paisaian (70€)

17.00-18.00h: Digitala izatea jadanik ez da aukera bat (doan)

18.00-19.00h: Lab Jamada. Burgoseko sukaldaritzaren dna ikertzen (40€)

Urriak 9, asteazkena

12.00-13.00h: Malaga Zaporea (40 €)


WINE SESSIONS

Ardoaren munduari eskainitako egitarau esklusibo eta indartsua, nazio zein nazioarte mailako dastatze-saio bereziekin, sumilleriako eta enologiako “guru” bikainen eskutik.

Kongresuaren egun guztietan egingo dira dastatze-saioak, eta saio bakoitzerako erosi behar dira sarrerak.

Urriak 7, astelehena

11.30-12.30h: Jean Leonen Vinya La Scalaren dastatze bertikala, Mireia Torresek zuzenduta (40€)

Urriak 9, asteazkena

12.00-13.00: Bodegas Bilbainaseko ardo apartsuak 1913tik (40€)


X PARRILLA LEHIAKETA NAZIONALA

Espainiako parrillaren festa handia.

San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Country kongresuko Parrilla Lehiaketa Nazionalaren X. edizioa haragizaleen topaleku eta Espainiako parrilla-sukaldaritzaren erreferente nagusi izango da aurten ere.

Dastatze handiko formatuan diseinatuta dago, eta epaimahaia osatzen dute lehiaketara joaten diren guztiek eurek (haragia bera, nola erreta dagoen, haragiaren testura eta zaporea epaitzen dituzte) eta epaimahai profesional batek.

Lehiaketaren helburua da parrillaren munduko izar handiez gozatzea. Bi sari banatzen dira: parrillari onenari eta okela onenari.


IX Parrilla Lehiaketa Nazionalaren sari - banaketa

 IX Parrilla Lehiaketa Nazionalaren sari - banaketa


2018ko D’Tapas COVAP Iberiar Pasioa sari - banaketa

2018ko D’Tapas COVAP Iberiar Pasioa  sari – banaketa