...kin sukaldean

Biltzarreko formaturik esklusiboena. Hamar lagunentzako Close up moduko tailerrak Batzorde Teknikoa eta sukaldari gonbidatu onenen eskutik. Aukera berezi eta paregabea.

Urriak 7, astelehena

15.00-16.00: Begoña Rodrigo. Sustraiak eta tuberkuluak gatz-tunelean (80€)

Urriak 9, asteazkena

10.00-11.00h: Pedro Subijana. 2019ko menuaren xehetasun guztiak (80€)


SUKALDARITZA PRIBATUAK

Sukaldaritza lantegi monografikoak, 40 pertsonentzat soilik, biltzarreko programazioko chef ospetsuenekin. Aukera berezia 2019ko azken teknika eta kontzeptuak zuzenean ikasteko.

Programazioan, chef espainiarrak eta nazioartekoak.

Urriak 7, astelehena

15.00-16.00: Carolina Bazan: Txiletar tradizioa… frantses ukituarekin (50€)

Urriak 8, asteartea

15.00-16.00: Najat Kaanache-Nur: Hegoaldetik hegoaldera (50€)


NERABEENTZAKO GASTRONOMIKA

Kongresua, haurren eta gazteen elikadurarekin konprometituta.  Egungo eta etorkizuneko filosofia honekin, Euro-Toquesen lankidetzarekin, Gipuzkoako ikasleei eskainitako ponentzia berezia aurkeztu du kongresuan San Sebastian Gastronomika – Euskadi Basque Country kongresuak. Formatu jostagarri baina, aldi berean, pedagogiko, ikusgarri eta parte-hartzaile batekin, zuzenean erakusten zaie posible dela modu dibertigarri eta osasungarrian jatea.


D’TAPAS COVAP PASION IBERICA 2019 LEHIAKETAREN FINALA

D’tapas COVAP Pasion Iberica lehiaketa gastronomikoa da, eta laugarren edizioa izango du aurtengoa; iberikoaren aldeko apustua egiten du, sukaldaritzaren unibertso modernoarekin lotuta. Egungo gastronomiaren eta txerri iberikoaren aplikazio amaigabeen arteko harmonia bilatzea izango da COVAP produktuen zaporearekiko leialak diren profesionalei zuzendutako lehiaketa honen abiapuntua.

Alta Expresion de los Pedroches (COVAP Jatorri-deitura) % 100 ezkur-urdaiazpikoa eta COVAP txerri-haragien edozein pieza % 100 Alta Expresion izango da protagonista, eta pintxo bat sortzea izango da erronka.


TAILERRAK ETA JARDUERAK

Egitarau zabala eta anitza, produkturik hautazkoenak ezagutzeko, dastatzeko eta gozatzeko.

Kongresuaren egun guztietan egingo dira tailerrak eta ekitaldiak, eta horietako bakoitzerako erosi behar dira sarrerak.

Urriak 7, astelehena

17.00-18.00h: Tierra de Camposeko Usakumea (dohainik)

19.00-20.00h: Elkanoganaino, denboran zehar (dohainik)

Urriak 8, asteartea

11.30-12.30: Espezialistak (dohainik)

13.30-14.30h: Landetxetik sukaldera (dohainik)

14.00-15.00h: Dastatzen: Latxoa ezagutuz, kalitate altuko euskal arkumea (40€)

14.30-16.30h: Fina Puigdevall bere paisaian (70€)

17.00-18.00h: Bidaia gastronomikoa Hungaria historikoan barrena: herriak, lehengaiak eta teknologiak (dohainik)

17.00-18.00h: Digitala izatea jadanik ez da aukera bat (dohainik)

18.00-19.00h: Lab Jamada. Burgoseko sukaldaritzaren dna ikertzen (40€)

Urriak 9, asteazkena

10.30-12.00: Cádiz Jerez zehar nabigatzen (dohainik)

12.00-13.00h: Malaga Zaporea (40 €)

14.00-15.30h: Ontzea eta Balfegó atungorriaren beste sekretu batzuk (40 €)

14.30-15.30h: Badajoz probintziako Babestutako Jatorri-deituren eta Babestutako Adierazpen Geografikoen aplikazioa pintxoen munduan (40 €)


WINE SESSIONS

Ardoaren munduari eskainitako egitarau esklusibo eta indartsua, nazio zein nazioarte mailako dastatze-saio bereziekin, sumilleriako eta enologiako “guru” bikainen eskutik.

Kongresuaren egun guztietan egingo dira dastatze-saioak, eta saio bakoitzerako erosi behar dira sarrerak.

Urriak 7, astelehena

11.30-12.30h: Jean Leonen Vinya La Scalaren dastatze bertikala(40€)

13.30-15.00h: Hungariako Janaria eta Ardoak: Zuzenean! (40€)

16.00-17.30h: 100 urte cavaren gailurrean. Ibilbidea, Juve&Camps upategien altxorretatik (40€)

18.30-19.30h: Dueroko Erribera, aro berria (40€)

Urriak 8, asteartea

11.30-13.00h: Tenerifeko Ardoak (40€)

Urriak 9, asteazkena

12.00-13.00: Bodegas Bilbainaseko ardo apartsuak 1913tik (40€)


X PARRILLA LEHIAKETA NAZIONALA

Espainiako parrillaren festa handia.

San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Country kongresuko Parrilla Lehiaketa Nazionalaren X. edizioa haragizaleen topaleku eta Espainiako parrilla-sukaldaritzaren erreferente nagusi izango da aurten ere.

Dastatze handiko formatuan diseinatuta dago, eta epaimahaia osatzen dute lehiaketara joaten diren guztiek eurek (haragia bera, nola erreta dagoen, haragiaren testura eta zaporea epaitzen dituzte) eta epaimahai profesional batek.

Lehiaketaren helburua da parrillaren munduko izar handiez gozatzea. Bi sari banatzen dira: parrillari onenari eta okela onenari.


X Parrilla Lehiaketa Nazionalaren sari - banaketa

 X Parrilla Lehiaketa Nazionalaren sari - banaketa


2019ko D’Tapas COVAP Iberiar Pasioa sari - banaketa

2019ko D’Tapas COVAP Iberiar Pasioa  sari – banaketa