SUKALDARITZA PRIBATUAK

Sukaldaritza lantegi monografikoak, 40 pertsonentzat soilik, biltzarreko programazioko chef ospetsuenekin. Aukera berezia 2019ko azken teknika eta kontzeptuak zuzenean ikasteko.

Programazioan, chef espainiarrak eta nazioartekoak.

Urriak 7, astelehena

15.00-16.00: Carolina Bazan: Txiletar tradizioa… frantses ukituarekin (50€)

Urriak 8, asteartea

15.00-16.00: Najat Kaanache-Nur: Hegoaldetik hegoaldera (50€)


NERABEENTZAKO GASTRONOMIKA

Kongresua, haurren eta gazteen elikadurarekin konprometituta.  Egungo eta etorkizuneko filosofia honekin, Euro-Toquesen lankidetzarekin, Gipuzkoako ikasleei eskainitako ponentzia berezia aurkeztu du kongresuan San Sebastian Gastronomika – Euskadi Basque Country kongresuak. Formatu jostagarri baina, aldi berean, pedagogiko, ikusgarri eta parte-hartzaile batekin, zuzenean erakusten zaie posible dela modu dibertigarri eta osasungarrian jatea.


D’TAPAS COVAP PASION IBERICA 2019 LEHIAKETAREN FINALA

D’tapas COVAP Pasion Iberica lehiaketa gastronomikoa da, eta laugarren edizioa izango du aurtengoa; iberikoaren aldeko apustua egiten du, sukaldaritzaren unibertso modernoarekin lotuta. Egungo gastronomiaren eta txerri iberikoaren aplikazio amaigabeen arteko harmonia bilatzea izango da COVAP produktuen zaporearekiko leialak diren profesionalei zuzendutako lehiaketa honen abiapuntua.

Alta Expresion de los Pedroches (COVAP Jatorri-deitura) % 100 ezkur-urdaiazpikoa eta COVAP txerri-haragien edozein pieza % 100 Alta Expresion izango da protagonista, eta pintxo bat sortzea izango da erronka.