EUROPAKO JATETXE-JABE GAZTEAK: GASTRONOMIAREN SARI NAZIONALEN BANAKETA – II

Gazteek jatetxe-munduan duten etorkizunari buruzko solasaldia: Gazteek jatetxe-munduan duten etorkizunari buruzko mahai-inguru batekin emango zaio hasiera sariketari. Ondoren, sari-banaketari ekingo zaio; kategoria hauei dagozkien sariak banatuko dira: SUKALDARITZA, GOZOGINTZA, JANTOKIA, SOMELLIER, MANAGEMENT, IRAKASKUNTZA eta KOMUNIKAZIOA. Gainera, BIZITZA OSOARI EMANDAKO SARIA eta jatetxe-munduan EMAKUMEAREN IKUSGARRITASUNAREN SUSTAPENARI eskainitako sariak banatuko dira.Bestalde, jakatxoak ofizialki entregatuko zaizkie Espainiako 2019ko JRE-Jeunes Restaurateurseko kide berriei. Ekitaldia amaitzeko, opari eta sari bana emango zaie jantokiaren eta sukaldaritzaren munduko bi pertsona enblematikori, Juan Mari Arzak eta Jose Monje jaunei, hain zuzen ere


OVINUS-EN AURKEZPENA – I ARDI GAZTA LEHIAKETA INTERNAZIONALA

OVINUS 1. ardi gazta lehiaketa internazionala da eta mundo osoko ekoizleei zuzenduta dago. Ekitaldi ugari antolatu dira 2020ko martxoan Sardinian irabazleak saritu arte.

Gastronomikan aurkeztuko dugu gustuari garrantzia handia emango zaion jardunaldian, Gaetano Mura nabigatzaile ozeanikoaren eta Clelia Bandini chef sardiniarraren mailako gonbidatu bereziei esker.

Lehiaketa hau Sardiniako eskualde autonomikoko nekazaritza Batzordeak eta artzain-erreformak sustatzen du, LAORE Sardinia – nekazaritza garapenerako eskualdeko agentzia, Nuoroko merkataritza, industria, nekazaritza eta artisautza ganbera, Pecorino gazta Erromatarraren DOP babeserako Partzuergoa, Pecorino gazta Sardiniarraren DOP babeserako Partzuergoa, Fiore gazta Sardiniarraren DOP babeserako Partzuergoa eta OILOS – Sardiniako ardi esnearen lanbidearteko erakundea.


ESPAINIAKO RUINART SOMMELIER CHALLENGE PROGRAMAREN BOSTGARREN EDIZIOA

Xanpainaren harribitxia den Ruinartek Ruinart  Champagne programaren bostgarren edizioa ospatuko du Ruinarteko enologo Louise Brydenen eskutik.

Ruinart Challenge prestakuntza-programa bat da; horren barruan, Espainia osoko sommelier profesionalentzako lehiaketa bat egingo da, Espainiako Sommelierren Elkarteen Batasunaren babesarekin.

Irabazleak 1.000 €-ko beka bat eskuratuko du, eta trebatzeko lau eguneko bidaia Champagne eskualdean.

Parte hartzeko eskabideak cfibla@moethennessy.com helbidera bidali behar dira, 2019ko irailaren 13a baino lehen. Plaza mugatuak.


...kin sukaldean

Biltzarreko formaturik esklusiboena. Hamar lagunentzako Close up moduko tailerrak Batzorde Teknikoa eta sukaldari gonbidatu onenen eskutik. Aukera berezi eta paregabea.

Urriak 7, astelehena

15.00-16.00: Begoña Rodrigo. Sustraiak eta tuberkuluak gatz-tunelean (80€)

Urriak 9, asteazkena

10.00-11.00h: Pedro Subijana. 2019ko menuaren xehetasun guztiak (80€)


SUKALDARITZA PRIBATUAK

Sukaldaritza lantegi monografikoak, 40 pertsonentzat soilik, biltzarreko programazioko chef ospetsuenekin. Aukera berezia 2019ko azken teknika eta kontzeptuak zuzenean ikasteko.

Programazioan, chef espainiarrak eta nazioartekoak.

Urriak 7, astelehena

15.00-16.00: Carolina Bazan: Txiletar tradizioa… frantses ukituarekin (50€)

Urriak 8, asteartea

15.00-16.00: Najat Kaanache-Nur: Hegoaldetik hegoaldera (50€)


NERABEENTZAKO GASTRONOMIKA

Kongresua, haurren eta gazteen elikadurarekin konprometituta.  Egungo eta etorkizuneko filosofia honekin, Euro-Toquesen lankidetzarekin, Gipuzkoako ikasleei eskainitako ponentzia berezia aurkeztu du kongresuan San Sebastian Gastronomika – Euskadi Basque Country kongresuak. Formatu jostagarri baina, aldi berean, pedagogiko, ikusgarri eta parte-hartzaile batekin, zuzenean erakusten zaie posible dela modu dibertigarri eta osasungarrian jatea.


TAILERRAK ETA JARDUERAK

Egitarau zabala eta anitza, produkturik hautazkoenak ezagutzeko, dastatzeko eta gozatzeko.

Kongresuaren egun guztietan egingo dira tailerrak eta ekitaldiak, eta horietako bakoitzerako erosi behar dira sarrerak.

Urriak 7, astelehena

17.00-18.00h: Tierra de Camposeko Usakumea (dohainik)

19.00-20.00h: Elkanoganaino, denboran zehar (dohainik)

Urriak 8, asteartea

11.30-12.30: Espezialistak (dohainik)

13.30-14.30h: Landetxetik sukaldera (dohainik)

14.00-15.00h: Dastatzen: Latxoa ezagutuz, kalitate altuko euskal arkumea (40€)

14.30-16.30h: Fina Puigdevall bere paisaian (70€)

17.00-18.00h: Bidaia gastronomikoa Hungaria historikoan barrena: herriak, lehengaiak eta teknologiak (dohainik)

17.00-18.00h: Digitala izatea jadanik ez da aukera bat (dohainik)

18.00-19.00h: Lab Jamada. Burgoseko sukaldaritzaren dna ikertzen (40€)

Urriak 9, asteazkena

10.30-12.00: Cádiz Jerez zehar nabigatzen (dohainik)

12.00-13.00h: Malaga Zaporea (40 €)

14.00-15.30h: Ontzea eta Balfegó atungorriaren beste sekretu batzuk (40 €)

14.30-15.30h: Badajoz probintziako Babestutako Jatorri-deituren eta Babestutako Adierazpen Geografikoen aplikazioa pintxoen munduan (40 €)


WINE SESSIONS

Ardoaren munduari eskainitako egitarau esklusibo eta indartsua, nazio zein nazioarte mailako dastatze-saio bereziekin, sumilleriako eta enologiako “guru” bikainen eskutik.

Kongresuaren egun guztietan egingo dira dastatze-saioak, eta saio bakoitzerako erosi behar dira sarrerak.

Urriak 7, astelehena

11.30-12.30h: Jean Leonen Vinya La Scalaren dastatze bertikala(40€)

13.30-15.00h: Hungariako Janaria eta Ardoak: Zuzenean! (40€)

16.00-17.30h: 100 urte cavaren gailurrean. Ibilbidea, Juve&Camps upategien altxorretatik (40€)

18.30-19.30h: Dueroko Erribera, aro berria (40€)

Urriak 8, asteartea

11.30-13.00h: Tenerifeko Ardoak (40€)

Urriak 9, asteazkena

12.00-13.00: Bodegas Bilbainaseko ardo apartsuak 1913tik (40€)


X PARRILLA LEHIAKETA NAZIONALA

Espainiako parrillaren festa handia.

San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Country kongresuko Parrilla Lehiaketa Nazionalaren X. edizioa haragizaleen topaleku eta Espainiako parrilla-sukaldaritzaren erreferente nagusi izango da aurten ere.

Dastatze handiko formatuan diseinatuta dago, eta epaimahaia osatzen dute lehiaketara joaten diren guztiek eurek (haragia bera, nola erreta dagoen, haragiaren testura eta zaporea epaitzen dituzte) eta epaimahai profesional batek.

Lehiaketaren helburua da parrillaren munduko izar handiez gozatzea. Bi sari banatzen dira: parrillari onenari eta okela onenari.