Lab Jamada. Burgoseko sukaldaritzaren dna ikertzen

Burgos hiria UNESCOko Hiri sortzaileen Munduko Sarean sartu zenetik, sukaldaritzak jatorri eta kalitate ezberdineko proposamen ugari aurkezten du Burgoseko hiriburuan. Bertako chef askok, sukaldaritza-eskaintza berriak sortzeaz gain, nazioarteko sare horri aurkeztutako eta Sukaldaritzan eta Gizakiaren Bilakaeran oinarritutako proiektuaren arrastoari jarraitu diote. Atapuercako Aztarnategietatik gertu egonik, errezeta batean baino gehiagotan islatzen da gure arbasoak nola elikatzen ziren ezagutarazteko kezka eta gure produktuen jatorriaren analisia.

Lab Jamadak, Antonio Arrabal chefak zuzentzen duen sukaldaritza-ikerkuntzarako espazioa den aldetik, Burgos hiriko errezeta tradizionalak interpretatzeko gure bilaketa ekarriko dugu San Sebastian Gastronomika nazioarteko biltzarrera, gure ekoizleek eskaintzen dizkiguten produktuen eskutik. “Burgos Gastronomiaren Hiri Sortzailea” ekimenaren garapenarekin lotuta, Burgoseko bertako errezeten bilakaera eta bertsioak erakutsiko ditugu, hala nola baratxuri-zoparenak eta esneko arkumearen hankatxoena.  Tailer horretan parte hartuko dutenei helarazi nahi diegu teknika eta produktu klasikoak batzen dituen sukaldaritza itxuraz erraza sukaldaritzara bilakaeraz eta nahastuta eraman daitekeela gaur egungo sukaldaritzara.


Entsalada Errusiarraren II. Txapelketa Nazionala – San Miguel

Entsalada errusiarra… ilarrekin edo ilarrik gabe? Lekekin? Arrautza egosiarekin? Hegaluzea edo mendrezka? Patata osoa edo txikitua? Osagai berririk onartuko dugu?

Sormena eta gustuak adina entsalada errusiar dago; baina tradiziotik zein berrikuntzatik, batzuek beste batzuek baino arrakasta eta entzute handiagoa dute.

San Sebastian Gastronomika – Euskadi Basque Country kongresuak lehia lagunkoi eta atsegingarri honetan parte hartzea eta adostasuna bilatzea erabaki du. Horretarako, Entsalada Errusiarraren Txapelketa Nazionala jokatuko da kongresuaren barruan, San Miguel Garagardoen babesarekin (entsalada errusiarra beti garagardoarekin) eta, azkenean, hamar kidez osatutako epaimahai profesional batek eta 40 zalez osatutako epaimahai herrikoi batek (aurrez inskribatu beharra dago) erabakiko du zein den 2019ko entsalada onena.

Lan gogorra da, baina norbaitek egin beharko. Urriaren 8an, asteartea, jokatuko da txapelketa nazional hori, San Sebastian Gastronomika – Euskadi Basque Country kongresuaren barruan


Street food Gastronomika

Zein aukera hoberik munduko street foodik onena leherrarazteko, Magallanes eta Elkanok gidatuta, munduari lehen itzulia eman zitzaioneko 500 urteurrenaren ospakizun-urtea baino.

Kursaal jauregiko ataripean (urriaren 6tik 9ra) lehenengo “globalizazioa” estreinatu zuen ibilbide ospetsu hartan berebiziko garrantzia izan zuten Asiako eta Hegoamerikako kaleko errezeta famaturik onenak eskainiko zaizkio Donostia osoari. Hala nola filipinar oilaskoak, latinoamerikako fideoak oilaskoarekin eta kokoarekin eta beste espezialitate batzuek mundua biraraziko dute biltzarraren atean bertan.


Etenaldia

Etenaldia


Bazkaltzeko etenaldia

Bazkaltzeko etenaldia


Etenaldia

Etenaldia


NERABEENTZAKO GASTRONOMIKA

Kongresua, haurren eta gazteen elikadurarekin konprometituta.  Egungo eta etorkizuneko filosofia honekin, Euro-Toquesen lankidetzarekin, Gipuzkoako ikasleei eskainitako ponentzia berezia aurkeztu du kongresuan San Sebastian Gastronomika – Euskadi Basque Country kongresuak. Formatu jostagarri baina, aldi berean, pedagogiko, ikusgarri eta parte-hartzaile batekin, zuzenean erakusten zaie posible dela modu dibertigarri eta osasungarrian jatea.


Market espazioa. Gastronomia azoka.

Market atalak hazten jarraitzen du…Eta ez bakarrik nazio zein nazioarte mailako stand, marka eta erakuskariei dagokienez, baizik eta baita formatu ezberdinei dagokienez ere, networkinga zein alderdirik ludikoenak dinamizatzeko.

Aurtengo honetan, Premium guneaz eta espazioaren berrantolaketa orokorraz gain, dastatzeko berariazko gune ezberdinak, barrak eta egunero sukaldaritzako erakustaldiak egiteko gune bat inauguratuko ditugu; mundu osoko gonbidatutako chefek zuzen-zuzenean egingo dituzte erakustaldi horiek. Gainera, beste berrikuntza batzuk ere ekarriko dizkigu aurten Market sailak.

15.000 bisitari baino gehiago izaten du, gastronomiaren eta elikaduraren negozioko erreferente nagusienetako bat da Espainian; bisitarien erabateko profesionalizazioaren diseinua dauka, proposamenen nazioartekotasuna eta akreditaziorako eta identifikaziorako estrategia zaindua, negozio-harremanak eta elkartrukeak errazteko eta arintzeko helburuz.

2017ko Market azoka, gainera, munduko sektorearen hub sendo bilakatu da (planeta osoko herrialde askotako standekin), gastronomiaz gozatzeko modu interaktibo berri batekin.