Bazkaltzeko etenaldia

Bazkaltzeko etenaldia


D’TAPAS COVAP PASION IBERICA 2018 LEHIAKETAREN FINALA

D’tapas COVAP Pasion Iberica lehiaketa gastronomikoa da, eta hirugarren edizioa izango du aurtengoa; iberikoaren aldeko apustua egiten du, sukaldaritzaren unibertso modernoarekin lotuta. Egungo gastronomiaren eta txerri iberikoaren aplikazio amaigabeen arteko harmonia bilatzea izango da COVAP produktuen zaporearekiko leialak diren profesionalei zuzendutako lehiaketa honen abiapuntua.

Alta Expresion de los Pedroches (COVAP Jatorri-deitura) % 100 ezkur-urdaiazpikoa eta COVAP txerri-haragien edozein pieza % 100 iberiko izango da protagonista, eta pintxo bat sortzea izango da erronka.


2018ko D’Tapas COVAP Iberiar Pasioa sari - banaketa

2018ko D’Tapas COVAP Iberiar Pasioa  sari – banaketa


Market espazioa. Gastronomia azoka.

Market atalak hazten jarraitzen du…Eta ez bakarrik nazio zein nazioarte mailako stand, marka eta erakuskariei dagokienez, baizik eta baita formatu ezberdinei dagokienez ere, networkinga zein alderdirik ludikoenak dinamizatzeko.

Aurtengo honetan, Premium guneaz eta espazioaren berrantolaketa orokorraz gain, dastatzeko berariazko gune ezberdinak, barrak eta egunero sukaldaritzako erakustaldiak egiteko gune bat inauguratuko ditugu; mundu osoko gonbidatutako chefek zuzen-zuzenean egingo dituzte erakustaldi horiek. Gainera, beste berrikuntza batzuk ere ekarriko dizkigu aurten Market sailak.

15.000 bisitari baino gehiago izaten du, gastronomiaren eta elikaduraren negozioko erreferente nagusienetako bat da Espainian; bisitarien erabateko profesionalizazioaren diseinua dauka, proposamenen nazioartekotasuna eta akreditaziorako eta identifikaziorako estrategia zaindua, negozio-harremanak eta elkartrukeak errazteko eta arintzeko helburuz.

2017ko Market azoka, gainera, munduko sektorearen hub sendo bilakatu da (planeta osoko herrialde askotako standekin), gastronomiaz gozatzeko modu interaktibo berri batekin.