Elkanoganaino, denboran zehar Lorenzo Cogo-ekin

Nor da Antonio Pigafetta? Elkanoren bidaia-laguna izan zen, eta berari esker bakarrik ezagutzen dugu, 500 urte beranduagoa, Fernando Magellano kapitainaren abentura historikoa eta mundu osoan zeharreko bidaia harrigarria. Nire hiri berekoa zen, Vicenzakoa, Veneziatik gertu dagoen leku eder batekoa. Hirira itzuli zenean, espeziak ekarri zituen, eta gure sukaldaritzaren etorkizuna aldatu zuen; Sopressa da horren adibide nagusia. Une hartan, espeziak ziren munduan gauzarik preziatuena, baina gaur egun zer da estimazio handiena duena? Zer aldatu da? Gaur egun, DENBORA da garrantzitsuena.

Denborak sukaldaritzan duen garrantziaz hitz egingo dugu, eta nola jokatu zuen El Coq jatetxeak, beharrezko arreta emateko.


EUROPAKO JATETXE-JABE GAZTEAK: GASTRONOMIAREN SARI NAZIONALEN BANAKETA – II

Gazteek jatetxe-munduan duten etorkizunari buruzko solasaldia: Gazteek jatetxe-munduan duten etorkizunari buruzko mahai-inguru batekin emango zaio hasiera sariketari. Ondoren, sari-banaketari ekingo zaio; kategoria hauei dagozkien sariak banatuko dira: SUKALDARITZA, GOZOGINTZA, JANTOKIA, SOMELLIER, MANAGEMENT, IRAKASKUNTZA eta KOMUNIKAZIOA. Gainera, BIZITZA OSOARI EMANDAKO SARIA eta jatetxe-munduan EMAKUMEAREN IKUSGARRITASUNAREN SUSTAPENARI eskainitako sariak banatuko dira.Bestalde, jakatxoak ofizialki entregatuko zaizkie Espainiako 2019ko JRE-Jeunes Restaurateurseko kide berriei. Ekitaldia amaitzeko, opari eta sari bana emango zaie jantokiaren eta sukaldaritzaren munduko bi pertsona enblematikori, Juan Mari Arzak eta Jose Monje jaunei, hain zuzen ere


Txiletar tradizioa… frantses ukituarekin

Carolina Bazán-Ambrosía (Santiago, Chile)

Latinoamerikako Emakumezko Chef Onena izendatu du orain dela aste batzuk 50 Best Restaurantsek; “petit comite”an, ukitu frantseseko txiletar sukaldaritza-tradizio ezezagunak erakutsiko ditu Bazan-Ambrosiak, frantses oinarrien joera handiak (liaison kasu) eta jatorrizko zaporeak batzen dituen emanaldi berezi batean.


Sustraiak eta tuberkuluak gatz-tunelean

Begoña Rodrigo-La Salita (Valencia)

Valentziako chef zoragarri honek eskola magistrala eskainiko du, tuberkulu arraroei eta sustrai ezberdinei buruz egin dituen ikerketa-lanetan oinarrituta; “gatz-tunela” aplikatzen die produktu horiei, “zuzeneko gatzik gabeko” gatzunak prestatzeko teknika ez-inbaditzailea. Joera garaikide nagusienetakoa, zalantzarik gabe.


100 urte cavaren gailurrean. Ibilbidea, Juve&Camps upategien altxorretatik

Juvé leinu eta ibilbide luzeko abizena da, baita munduko kalitate handieneko apardun edari-egile entzutetsuenekotako bat ere.

Erreserba handiko caven liderra da, eta ondare garrantzitsua du Penedes eskualdean, 450 hektarea baino gehiagoko jabetzekin eskualdeko eremurik pribilegiatuenetako batzuetan; horietatik 271 hektarea % 100 modu ekologikoan lantzen dira mahastietarako.

Meritxell Juvé familia-enpresaren laugarren belaunaldiaren ordezkaria da, eta markaren izen onarekin jarraitzeko konpromisoari eusten dio, bikaintasuna bilatzearen filosofia bultzatuz eta, era horretan, ehun urtetik gora dituen upategi horren tradizioarekin jarraituz. Meritxellek, Juve & Camps upategietako enologiako zuzendari Antoni Cantosekin batera, benetako bitxien aukera bat aurkeztuko die parte-hartzaileei, batzuentzako harrigarriak eta gehienentzako eskuraezinak direnak.


Tierra de Camposeko Usakumea

Gaztela eta Leoneko kalitatezko produktuek leku berezia izango dute kontinente osoko sukaldari onenak biltzen dituen sariketa honetan.

Tierra de Sabor, Gaztela eta Leoneko produktuen kalitate marka, San Sebastián Gastronomikan aurkituko duzue berriz, sukaldaritzaren azken joerak chef eta gastronomiako profesionalei gerturatzeko eta ezagutzak partekatzeko.

Oraingoan Luis Alberto Lera izango dugu, Castroverde de Camposeko (Zamora) Lera Jatetxetik.

Ehiza sukaldearen maisuak “usakume bularkia bere rillettearekin” platera erakutsiko du, osagai nagusia Tierra de Camposeko usakume basatia duen platera, rillettearen teknika frantsesarekin batera bi testura batzen dituen gisatu motela.


Hungariako Janaria eta Ardoak: Zuzenean!

Azken urteotan, Hungariako osagai nagusietako zenbait sofistikatuago, meheago eta osasungarriago bihurtu da. Sukaldariek ahaztutako fruta eta barazki autoktonoak berraurkitu dituzte, baita arrain, haragi eta espezia mota gehiago ere, nazioartean erabilitako osagai berriak sartuz. Honek guztiak, oro har, goitik behera aldatu du sukaldaritza hungariarra. Iraultza honek Hungariako gastronomia usadioak berreskuratzen lagundu du, sukaldeko prestaketatik, ardo eta jangelako zerbitzura,

Gorakada handia antzeman daiteke mahasgintza eta ardogintza estandarren kalitatean. Egun, ardo hauek kontsumitzaileei deigarri gertatu zitzaien terroir horretan oinarritzen dira. Enologo hungariarrak barietate aukeraketa modu eta ardo ekoizpen metodo tradizional “berrien” bila ari dira lanean. Hori bai, iparra galdu gabe. Europaren erdialdeko moldeko mahasgintzaren bizkarrezurra ez da aldatu: ardoak garratzak dira, ondo orekatuak eta usaintsuak. Ardo hauek ia edozein jakirekin bikainki batu daitezke. Ez galdu aurkikuntza! Zu zeu bertaratu beharko duzu!


OVINUS-EN AURKEZPENA – I ARDI GAZTA LEHIAKETA INTERNAZIONALA

OVINUS 1. ardi gazta lehiaketa internazionala da eta mundo osoko ekoizleei zuzenduta dago. Ekitaldi ugari antolatu dira 2020ko martxoan Sardinian irabazleak saritu arte.

Gastronomikan aurkeztuko dugu gustuari garrantzia handia emango zaion jardunaldian, Gaetano Mura nabigatzaile ozeanikoaren eta Clelia Bandini chef sardiniarraren mailako gonbidatu bereziei esker.

Lehiaketa hau Sardiniako eskualde autonomikoko nekazaritza Batzordeak eta artzain-erreformak sustatzen du, LAORE Sardinia – nekazaritza garapenerako eskualdeko agentzia, Nuoroko merkataritza, industria, nekazaritza eta artisautza ganbera, Pecorino gazta Erromatarraren DOP babeserako Partzuergoa, Pecorino gazta Sardiniarraren DOP babeserako Partzuergoa, Fiore gazta Sardiniarraren DOP babeserako Partzuergoa eta OILOS – Sardiniako ardi esnearen lanbidearteko erakundea.


Dastaketa: Dueroko Erribera, aro berria

Upategiek munduari Dueroko Erriberako ardoak bikaintasunaren eredu direla behin erakutsi diotelarik, mugarri berriak ezarriz doaz.  J.D.-n konformismorako lekurik ez dagoenez gero, exijentzia maila berealdikoa da, berrasmatze etengabea dago, gurutzatu gabeko helmugak daude oraindik. Dastaketa honek argi utziko du Dueroko Erriberan helburua ez dela ardoa egitea soilik, baita historia egitea ere.


Jean Leonen Vinya La Scalaren dastatze bertikala

Penedèseko upategiaren ardo enblematikoenaren, Vinya La Scala Gran Reserva, maisu-dastatzea eskainiko du, Espainian cabernet sauvignon-ekin batez ere egin zen lehenbiziko ardoa izan zenaren inguruan ibilbide historikoa eginez.

Edizio mugatua duen Vinya La Scala 1970ean sortu zen, 1963an, Penedès lurraldearen bihotzean, 295 metroko altitudean, landaturiko 8 hektareako lur-sail txikitik. Gaur egun, ‘Vi de Finca’, Kataluniako Generalitateak ematen duen bereizgarri gorena, duen Kataluniako ardo gutxietako bat da.

Ardo horren jatorriak 1964ra garamatza. Jean Leonek, Estatu Batuetara emigratu eta Hollywooden ostalari gisa arrakasta lortu zuen kantabriarrak, cabernet sauvignon mahatsa landatu zuen Penedèseko finka batean, berak, eta Jaume Rovira enologoak Bordeleko Château Lafite ospetsutik –inoren baimenik gabe– bildu zituzten inausketaren hondakinak erabiliz. Cabernet-aren garapenerako egokiak diren tuparri-buztinezko lurzoruak eta ur erretentzio egokia dituen mahasti horretatik sortu zen lehenbiziko ardoa 1969an, eta Jean Leonek Estatu Batuetan zeukan La Scala jatetxera bideratu zuen oso-osorik. Bitartean, Penedèsen barietate nobleak sartzen jarraitu zuen, estilo frantses markatuko ardoak egiteko.

Baina 1981era arte ez zuen ospea lortu ardogile gisa, Espainian batez ere, Estatu Batuetako presidente izendatzeko afarirako Ronald Reaganek aukeratu zuen ardoa Jean Leonena zela jakin zenean, adiskideak baitziren. Ardo hura 1975eko Cabernet Sauvignon Gran Reserva zen.