Ribera Zuria

Mugarri historikoa aurkezten du Ribera del Duerok: Jatorri-deiturako lehenengo ardo zuriak.

Orain arte ardo beltzak eta gorriak osatzeko erabiltzen zen Albillo Mayor barietate historikoari indarra eta babesa emateko, gutxienez ehuneko hirurogeita hamabostean mahats horrekin egindako ardoak, ardo zuriak, egiteko aukera dago. “Gaztelar izaera” duela diote profesionalek Albillo Mayor barietateari buruz: soila da, zakarra eta latza lehenengo kontaktuan, baina moldakortasun eta indar berezia du, irauteko sortua da. Dagoeneko Ribera del Duero deiturako lehenengo ardo zuri horiek egiten ari direnek diote Albillo Mayor barietatearekin lan egiteko ezinbestekoa dela arriskatzea, sakrifikatzea, ausart jokatzea eta ikusnahia izatea, harago joan nahi izatea eta porrotari beldurrik ez izatea. Dagoeneko jaso ditu nazioarteko kritikaren laudorioak.


Josper, 50 urtez suaren nagusi

San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Country biltzarraren 2019ko edizioak, brasen eta kearen mundua aldatu duen marka baten 50. urteurrena ospatu nahi du. Josper etxeak, bere egur-labe berritzaileekin, munduko sukalderik onenetan suari bikaintasuna ematen lagundu du. Kalitatearen ikurra da Josper, eta gaur egun, 50 urte beranduago, must bat da chefik onenentzako.


Etenaldia

Etenaldia


Bazkaltzeko etenaldia

Bazkaltzeko etenaldia