Street food Gastronomika

Aurtengoa gure iraultza gastronomikoaren urtea da. Horregatik, Kursaal jauregiko ataripeko Street food guneak gure pintxorik eta platerik adierazgarrienak eskainiko ditu, herrialdeko chef onenek prestatutakoak: fabada, kaneloiak, kroketak, bakailaoa…


Gastronomika Herrikoia

Kongresuaren 20. urteurrena eta sukaldaritzako iraultzaren 20. urteurrena ospatzeko, igande goizean chef ezagunen sukaldaritzaz gozatuko dugu zuzenean, jende guztiarentzako irekita egongo den Kursaal jauregiko Ganbera Aretoan. Chef horiek beren ezagupenak partekatuko dituzte jendearekin, beren errezetak azaldu eta beren trukuetako batzuk ezagutaraziko dizkigute zuzenean, agertokian bertan.