Sukaldaritza Pribatua Rodolfo Guzmán: Maputxeen kulturatik abiatuta, abangoardia sortzen

Bogaró Jatetxea (Santiago de Chile, Chile)

Txileko jakitegi endemikoaren erabilerak eta ezaugarriak dokumentatzen jardun du Rodolfok, bai eta aukera berriak arakatzen ere, batez ere Txileko gizarte modernoan inoiz kontuan hartu ez diren osagaiei dagokienez. Horietako gehienak milaka urtetan izan ziren Maputxeen elikagaiak.  Lankidetza handia bultzatu du, 200 pertsona baino gehiagoren inplikazioa lortu duena, herrialde osoko komunitate uzta-biltzaileak eta ekoizle txikiak barne. Horren guztiaren emaitza da tailer berritzaile hau, abangoardiatik begiratzen duena.


Hegalaburraren sekreturik ezkutukoenak

Ekaitz Apraitz “Tunateca Balfego” etxeko chefak eta Marc Miro “La Llotja” etxeko chefak –biak dira hegalaburrean adituak– arrain horren atalik ezagunenak erakutsiko dizkigute, Balfegoren I+G departamenduaren ahaleginari esker; harrigarria zein benetan atsegina da hegalaburraren balio gastronomikoa.

Martin Berasategik aurkeztuko du ekitaldia.


MALAGA ZAPOREA

SABOR A MALAGA Markak Andaluziako probintzia horretako landatik eta itsasotik eskuratutako nekazaritzako elikagaiei balioa ematen die; marka horren produktu asko dira ezagunak aspalditik, munduko herrialde askotan.

Probintzia osatzen duten eskualdeen geografia eta klima ezberdinei esker, landako eta itsasoko produktu ugari dugu, bertako nekazari, abeltzain eta ekoizle talde handi batek landu, hazi edo prestatutakoak; tradizioa eta berrikuntza uztartuz, erabat kontzientziatuta daude produktuen kalitatearekin eta ingurumenarekiko errespetuarekin.

SABOR A MÁLAGA markak jakitoki handia osatzen du probintzian, urte osoan zehar zapore, aroma eta kolore aukera zabala eskain dezakeena:

Ardoak (tradizionalak eta modernoak), Oliba-olio Birjina Estra, Aloreña Olibak, Urdaiazpikoak, Hestebeteak eta Haragiak (esneko antxumea batez ere), Gaztak, Frutak (Mizpirak, Gereziak, Perianako Mertxikak, Rondako Madariak, Abrikotak, Aranak, Madariak, Marrubiak, Mugurdiak…), Zitrikoak, Malagako Mahaspasak, Fruitu Lehorrak, Produktu Subtropikalak (Ahuakateak eta Mangoak kasu), Eztia, Nekazaritza Ekologikoko produktuak, Arrainak eta Itsaskiak (Malagako arraintxo frijituak)… Produktu zerrenda amaiezina, gure probintziako edozein txokotan goza daitekeen gastronomia bikainari bide ematen diona.


Bazkaltzeko etenaldia

Bazkaltzeko etenaldia


X PARRILLA LEHIAKETA NAZIONALA

Espainiako parrillaren festa handia.

San Sebastian Gastronomika-Euskadi Basque Country kongresuko Parrilla Lehiaketa Nazionalaren X. edizioa haragizaleen topaleku eta Espainiako parrilla-sukaldaritzaren erreferente nagusi izango da aurten ere.

Dastatze handiko formatuan diseinatuta dago, eta epaimahaia osatzen dute lehiaketara joaten diren guztiek eurek (haragia bera, nola erreta dagoen, haragiaren testura eta zaporea epaitzen dituzte) eta epaimahai profesional batek.

Lehiaketaren helburua da parrillaren munduko izar handiez gozatzea. Bi sari banatzen dira: parrillari onenari eta okela onenari.


IX Parrilla Lehiaketa Nazionalaren sari - banaketa

 IX Parrilla Lehiaketa Nazionalaren sari - banaketa


Market espazioa. Gastronomia azoka.

ein alderdirik ludikoenak dinamizatzeko.

Aurtengo honetan, Premium guneaz eta espazioaren berrantolaketa orokorraz gain, dastatzeko berariazko gune ezberdinak, barrak eta egunero sukaldaritzako erakustaldiak egiteko gune bat inauguratuko ditugu; mundu osoko gonbidatutako chefek zuzen-zuzenean egingo dituzte erakustaldi horiek. Gainera, beste berrikuntza batzuk ere ekarriko dizkigu aurten Market sailak.

15.000 bisitari baino gehiago izaten du, gastronomiaren eta elikaduraren negozioko erreferente nagusienetako bat da Espainian; bisitarien erabateko profesionalizazioaren diseinua dauka, proposamenen nazioartekotasuna eta akreditaziorako eta identifikaziorako estrategia zaindua, negozio-harremanak eta elkartrukeak errazteko eta arintzeko helburuz.

2017ko Market azoka, gainera, munduko sektorearen hub sendo bilakatu da (planeta osoko herrialde askotako standekin), gastronomiaz gozatzeko modu interaktibo berri batekin.