MALAGA ZAPOREA

Sabor a Malaga Markak Andaluziako probintzia horretako landatik eta itsasotik eskuratutako nekazaritzako elikagaiei balioa ematen die; marka horren produktu asko dira ezagunak aspalditik, munduko herrialde askotan.

Probintzia osatzen duten eskualdeen geografia eta klima ezberdinei esker, landako eta itsasoko produktu ugari dute, bertako nekazari, abeltzain eta ekoizle talde handi batek landu, hazi edo prestatutakoak; tradizioa eta berrikuntza uztartuz, erabat kontzientziatuta daude produktuen kalitatearekin eta ingurumenarekiko errespetuarekin.

Sabor a Malaga markak jakitoki handia osatzen du probintzian, urte osoan zehar zapore, aroma eta kolore aukera zabala eskain dezakeena:

Ardoak (tradizionalak eta modernoak), Oliba-olio Birjina Estra, Aloreña Olibak, Urdaiazpikoak, Hestebeteak eta Haragiak (esneko antxumea batez ere), Gaztak, Frutak (Mizpirak, Gereziak, Perianako Mertxikak, Rondako Madariak, Abrikotak, Aranak, Madariak, Marrubiak, Mugurdiak…), Zitrikoak, Malagako Mahaspasak, Fruitu Lehorrak, Produktu Subtropikalak (Ahuakateak eta Mangoak kasu), Eztia, Nekazaritza Ekologikoko produktuak, Arrainak eta Itsaskiak (Malagako arraintxo frijituak)… Produktu zerrenda amaiezina, gure probintziako edozein txokotan goza daitekeen gastronomia bikainari bide ematen diona.

Malagako nekazaritzako elikagaiak promozionatzeko marka, Malagako Diputazioak sortutakoa.


Lab Jamada. Burgoseko sukaldaritzaren dna ikertzen

Burgos hiria UNESCOko Hiri sortzaileen Munduko Sarean sartu zenetik, sukaldaritzak jatorri eta kalitate ezberdineko proposamen ugari aurkezten du Burgoseko hiriburuan. Bertako chef askok, sukaldaritza-eskaintza berriak sortzeaz gain, nazioarteko sare horri aurkeztutako eta Sukaldaritzan eta Gizakiaren Bilakaeran oinarritutako proiektuaren arrastoari jarraitu diote. Atapuercako Aztarnategietatik gertu egonik, errezeta batean baino gehiagotan islatzen da gure arbasoak nola elikatzen ziren ezagutarazteko kezka eta gure produktuen jatorriaren analisia.

Lab Jamadak, Antonio Arrabal chefak zuzentzen duen sukaldaritza-ikerkuntzarako espazioa den aldetik, Burgos hiriko errezeta tradizionalak interpretatzeko gure bilaketa ekarriko dugu San Sebastian Gastronomika nazioarteko biltzarrera, gure ekoizleek eskaintzen dizkiguten produktuen eskutik. “Burgos Gastronomiaren Hiri Sortzailea” ekimenaren garapenarekin lotuta, Burgoseko bertako errezeten bilakaera eta bertsioak erakutsiko ditugu, hala nola baratxuri-zoparenak eta esneko arkumearen hankatxoena.  Tailer horretan parte hartuko dutenei helarazi nahi diegu teknika eta produktu klasikoak batzen dituen sukaldaritza itxuraz erraza sukaldaritzara bilakaeraz eta nahastuta eraman daitekeela gaur egungo sukaldaritzara.


Sosa Ingredients-ek berritzen jarraitzen du gastronomiaren zerbitzuan

Sosa Ingredients presenta en SSG18 la nueva gamma de fruta verde en almíbar, junto con las nuevas familias de productos liofilizados, entre otros la familia de algas y la de cítricos.


Gure Lurraldeko Zaporeak – Zaporedun Lurraldea: tradizioaren eta abangoardiaren fusioa

Gaztela eta Leongo nekazaritzako hautazko kalitatezko elikagai bikaina izango da Valladolideko Trigo jatetxeko Victor Martin chefaren (Michelin izar bat eta bi Repsol eguzki) plateren oinarria; jatorria, autentikotasuna, tradizioa eta abangoardia fusionatuko ditu bere erakustaldian.


BASOTIK PLATERERA

Soriako Baluarte jatetxeko Oscar Garcia Marinak aurkeztuta (Michelin izar bat)

Soriako prestigiodun bi chefek beren proposamenak aurkeztuko dituzte, Soriako mendietan bildutako perretxikoz eta onddoz prestatutako platerak, gehienez 40 lagunentzako dastatze-saio batean. Aukera paregabea sukaldaritza mikologikoaren joera berriak ezagutzeko.

 

Carlos Aldea   Alcala de Henareseko Paradoreko sukaldeburua

Soriako Antonio Machado Paradoretik igaro ondoren, Alcala de Henareseko Paradoreko sukaldea zuzentzeko fitxatu zuten. Alcalako ogi-mamiak, eltzekoz egindako kroketak eta komentuko piononoak dira UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatutako XVII. mendeko komentu izandakoak aurkeztuko dizkigun espezialitateetako batzuk. Egile-tradizio gaztelarra eta abangoardia batzen ditu eskaintza gastronomikoak, Cervantesen sukaldaritzari egiten zaizkion erreferentziak ahaztu gabe.  Hirugarren postuan geratu zen Soriako chefa Madrid Fusion biltzarrean jokatutako Espainia eta Portugalgo Paradoreen arteko pintxo lehiaketan

 

Luis Bartolome   NH Eurobuilding hoteleko sukaldeburua

NH Collection Madrid Eurobuilding hoteleko chef exekutiboa da gaur egun; Martin Berasategiren jatetxean, Cenador del Salvador eta Maher jatetxeetan, besteak beste, hasi zuen bere ibilbide profesionala. 1998an ekin zion NH hoteleko bere ibilbideari, sukaldeburu lanpostuan; berriki, Eco Gastro by NH proiektu berritzailea jarri du abian, sukaldaritza jasangarriari eta artisau eran ekoiztutako hurbileko produktu onenei balioa ematean oinarritzen dena. Nafarroako Erriberako, Gaztelako mesetako eta bere herrialdeko, Soriako, eraginak bateratzen ditu Bartolomeren sukaldaritzak, eta nabaria da perretxikoekiko eta basoko produktuekiko duen zaletasuna bere plateretan. Hiri-joera dibertigarria ere badu, betiere ildo mediterraneoan oinarrituta.


Itsasoaren esentzia gastronomian. Algan planktona

Jarduera hau Jose Antonio Sanchez eta Fran Segura chefen aurkezpen/dastatze-saioa da. Sanchez Els Vents jatetxeko chef exekutiboa eta jabea da, eta Alacanteko jatetxe gastronomiko onenetakotzat jotzen dute askok jatetxe hori. Segura, berriz, txokolatearen chefa da, Els Vents jatetxeko gastronomia gozoaren zuzendaritza-arduraduna, eta gozogintzako txapeldun nazionala eta nazioartekoa. Biek deskubrituko digute Algan Plankton harrigarriaren sukaldaritzako alderdi gozoa zein gazia; iraultza gastronomiko handia da produktu hori, itsasoaren benetako zaporea dakarkiguna, orain arte inoiz horrenbesteko purutasunarekin ezagutzeko aukera izan ez dugun zaporea dakarkiguna.

.


8.750 euro gazta batek sukaldaritzarako dituen aukerak

Artzainek Latxa edo Karrantzako Ardiaren esne gordinaz egindako gaztak dituen onura eta erabilera gastronomiko ugariak ezagutzea. San Sebastian Gastronomikak tailer praktiko bat proposatzen du; tailer horretan, hainbat chef eta ekoizlek Gazten Ordiziako XLV. Txapelketako (Idiazabal Jatorri-deitura) gazta irabazlearekin lan egingo dute. Kongresuak eskuratu zuen kilo erdiko gazta hori enkantean (8.750 €), irail hasieran Ordizian (Gipuzkoa) jokatu zen txapelketan. Euskal produktu unibertsalenetako bat probatzeko eta egiaztatzeko, dastatzeko eta hobeto ezagutzeko saioa.


Muturreko uztarketak Premium cavarekin

Hizlaria: Silvia Culell, kazetaria eta sommelierra

Dastatze-saio berezia, denborak produktu solido zein likido batzuetan duen garrantzia erakusteko. Nola harmonizatu produktu freskoak eta produktu onduak premium cavekin, erreserbako cavekin zein ontze luzeko erreserba handikoekin. Erronka handia izaten dute, zalantzarik gabe, sommelier onenek beren jatetxeetan.

Ondutako hainbat ardoren dastaketa bertikala: 15, 24, 50 eta 136 hilabetekoak


Alejandroren errezetak

Txistorra eta ardotan egindako txorizo dastaketa bitartez, Alejandro etxeko hestebeteak probatzeko aukera egongo da.

Parte-hartzaileek, gainera, etxeko produktu izarrak dastatu ahal izango dituzte: magnoa, tronkala eta korda.

Txerri jatorriko haragizko produktuak prestatu eta ekoizten ditu Embutidos Alejandro etxeak, eta txorizoaren kategorian espezializatuta dago. Artisau-erako produktu tradizionalak dira guztiak, hestebete bikainak egiteko errezeta naturalekin prestatutakoak.

Embutidos Alejandro zaporea eta osasuna da, kontserbatzailerik eta koloragarririk gabeko produktuak dira, baita glutenik eta laktosarik gabeak ere.


Entsalada Errusiarraren II. Txapelketa Nazionala – San Miguel

Entsalada errusiarra… ilarrekin edo ilarrik gabe? Lekekin? Arrautza egosiarekin? Hegaluzea edo mendrezka? Patata osoa edo txikitua? Osagai berririk onartuko dugu?

Sormena eta gustuak adina entsalada errusiar dago; baina tradiziotik zein berrikuntzatik, batzuek beste batzuek baino arrakasta eta entzute handiagoa dute.

San Sebastian Gastronomika – Euskadi Basque Country kongresuak lehia lagunkoi eta atsegingarri honetan parte hartzea eta adostasuna bilatzea erabaki du. Horretarako, Entsalada Errusiarraren Txapelketa Nazionala jokatuko da kongresuaren barruan, San Miguel Garagardoen babesarekin (entsalada errusiarra beti garagardoarekin) eta, azkenean, hamar kidez osatutako epaimahai profesional batek eta 40 zalez osatutako epaimahai herrikoi batek (aurrez inskribatu beharra dago) erabakiko du zein den 2019ko entsalada onena.

Lan gogorra da, baina norbaitek egin beharko. Urriaren 8an, asteartea, jokatuko da txapelketa nazional hori, San Sebastian Gastronomika – Euskadi Basque Country kongresuaren barruan