Entsalada Errusiarraren II. Txapelketa Nazionala – San Miguel sari – banaketa

Entsalada Errusiarraren II. Txapelketa Nazionala – San Miguel sari – banaketa


Cádiz Jerez zehar nabigatzen

La Carboná eta El Faro de Cádiz indarrak batu dituzte San Sebastián Gastronomikako “Cádiz navega a través de Jerez” proiekturako.

Javier Muñozek, Jerezko La Carboná jatetxeko sukalde buruak eta Mario Jiménezek, El Faro de Cádiz jatetxe cadiztarreko chef exekutiboak, Cádizko probintziako geografia gastronomikoan barrena doan menua eratu dute, itsasoan eta Jerezen inspiratuta. José Ferrerek, “Jerez-Xérès-Sherry” Jatorri-Deituraren Batzorde Erregulatzaileko enbaxadoreak, Marko jereztarreko ardo batekin lagunduko du plater bakoitza. Proposamen horrekin buelta bat emango dugu Cádizko probintziatik bere testura, aroma eta zaporeetan zehar, duela 500 urte munduari eman ziotenaren bertsio murriztua.


OVINUS-EN AURKEZPENA – I ARDI GAZTA LEHIAKETA INTERNAZIONALA

OVINUS 1. ardi gazta lehiaketa internazionala da eta mundo osoko ekoizleei zuzenduta dago. Ekitaldi ugari antolatu dira 2020ko martxoan Sardinian irabazleak saritu arte.

Gastronomikan aurkeztuko dugu gustuari garrantzia handia emango zaion jardunaldian, Gaetano Mura nabigatzaile ozeanikoaren eta Clelia Bandini chef sardiniarraren mailako gonbidatu bereziei esker.

Lehiaketa hau Sardiniako eskualde autonomikoko nekazaritza Batzordeak eta artzain-erreformak sustatzen du, LAORE Sardinia – nekazaritza garapenerako eskualdeko agentzia, Nuoroko merkataritza, industria, nekazaritza eta artisautza ganbera, Pecorino gazta Erromatarraren DOP babeserako Partzuergoa, Pecorino gazta Sardiniarraren DOP babeserako Partzuergoa, Fiore gazta Sardiniarraren DOP babeserako Partzuergoa eta OILOS – Sardiniako ardi esnearen lanbidearteko erakundea.


Ontzea eta Balfegó atungorriaren beste sekretu batzuk

Bere sorreratik, Balfegó –atungorriaren arrantza, ikerketa eta merkaturatzean enpresa aditua- baliabide asko eskaini dizkio altxor gastronomiko honen ikerketa eta dibulgazioari. Izaera berritzaile honi lotuz, urtero  hainbat ikerlan eta esperimentazio proiektu garatzen du bere I+D+i sailaren eta Tunateca espazio gastronomikoaren bitartez.

Proiektu nabarmenetako bat atungorriaren Ontzeari eta bizitza baliagarriari buruzkoa izan da. Ontzearen etapa ezberdinak eta testura eta zaporearen adierazpenik onena erdiesteko gakoak ezagutuko ditugu era praktikoan.

Topaketa biribiltzeko, showcooking eta dastaketa batekin amaituko dugu atunaren atal ezezagunekin.


Tenerifeko Ardoak

“Teneriferen izaera bolkanikoa Atlantikoak inguratzen duenean, agertoki berdingabea ematen da ardo berdingabeak ere sortzeko, historiaz beteak. Tenerifeko Ardoak, irlako Kontseilu arautzaileen eta Tenerifeko Kabildoaren eskutik, irlako egoera enologikoan zeharreko ibilbidea proposatzen dute ekintza honekin, eskualde ardogile ezberdinen aniztasun eta aberastasunak markatutako errealitatea.

Kanariar Uharteak –ardoaren uharteak deituak- eta Tenerife bereziki, erreserba barietala dira. Bertako lur bolkanikoan aihen mota ugari landatzen da, ekosistema berezi, anitz eta muturreko honetan biziraun dutenak eta sektore dinamiko bati esker, Tenerife gailentzen doan lurralde ardogile bilakatu dutenak, ardo paregabe eta biziki originalekin.

Dastaketa berezi honek, Tenerifeko ardoen sektorearen egungo funtsa eta errealitatea aurkeztuko ditu 8 elaborazioen bitartez. Tenerife Gastro Experience-k eskainitako irlako hainbat produktuekin batera.”


Dastaketa: Dueroko Erribera, aro berria

Upategiek munduari Dueroko Erriberako ardoak bikaintasunaren eredu direla behin erakutsi diotelarik, mugarri berriak ezarriz doaz.  J.D.-n konformismorako lekurik ez dagoenez gero, exijentzia maila berealdikoa da, berrasmatze etengabea dago, gurutzatu gabeko helmugak daude oraindik. Dastaketa honek argi utziko du Dueroko Erriberan helburua ez dela ardoa egitea soilik, baita historia egitea ere.


Dastatzen: Latxoa ezagutuz, kalitate altuko euskal arkumea

Dastatzen kalitate altuko haragian espezialiatutako enpresa gipuzkoar entzutetsua da. 4 belaunaldien ezaguera gibelean, behi-haragian adituak izanagatik ere, oraingoan arkume latxoen kalitate altua erakutsi digute, bertako produktuaren alde eginez.

Euskal artzainekin elkarlanean, Dastatzenek haien arkume latxoak merkaturatuko ditu, oraindik ezagutzeke dagoen altxorra. Dastatzenen erronka Euskal Herriko mendietan hazitako eta ama-esnez soilik elikatutako arkumearen zapore eta samurtasuna nabarmentzea da.

Dastatzenek San Sebastian Gastronomikan aurkeztuko ditu, bere produktuaren garapenerako lantaldearen eta sukaldari aditu baten eskutik, arkume latxoaren ezaugarri apartak eta parrilan dauzkan aukerak; zalantzarik Gabe jatetxeetan zein etxeetan, bereziki Gabonetan, produktu izarretako bat izango dena.


Espezialistak

Winterhalter-etik espeziak erabiltzeko bi modu ezberdin dakarzkizuegu: Pedrito Sánchez (Bagá) eta Dani Carnero (Kaleja). Marcos Reguera picolier maisuak haien sukaldetatik zehar gidatutako ibilaldia.

Winterhalter-en ondo dakigu garbiketaren kalitatea oso garrantzizkoa dela zentzumenen esperientziarik onena lortzeko, Pedrito eta Danik eskainiko digutenaren gisakoa. Espezialistok perfekzioa eta emaitza bikainak lortzeko modua ikusi ahalko duzue.


Badajoz probintziako Babestutako Jatorri-deituren eta Babestutako Adierazpen Geografikoen aplikazioa pintxoen munduan

Ondarea ezagutuz, paisaiez gozatuz eta, jakina, jakirik onenak dastatuz goza daiteke Badajoz probintziaz. Gustu guztietarako produktu aukera zabala, modu tradizionalean prozesatu eta prestatutakoak, duten zaporea eta freskotasuna batere gal ez dezaten. Hestebete entzutetsu eta estimatuak egiteko erabiltzen den haragirik bikainena, barazki, fruta eta ortuari hautuenak eta, noski, gozozaleenen gozamenerako artifiziorik gabeko gozo-gauzak.

Baina Badajoz probintziak eskaintzen duen aukera gastronomiko zabal horretan, dituen lau Jatorri-deiturak eta Babestutako bi Adierazpen Geografikoak nabarmentzen dira. Monterrubio olioa, Extremadurako Dehesa urdaiazpikoa (Jamon Dehesa de Extremadura), La Serena gazta eta Ribera del Guadiana ardoa dira lau jatorri-deiturak; halaber, Babestutako Adierazpen Geografikoak dira Extremadurako Txahala eta Arkumea.

Jatorri geografiko jakin batekin lotuta daude produktuok, lurraldeak ezaugarri batzuk ematen baitizkie, berezi egiten dituztenak. Era berean, definitutako eremu batean egin behar dira ekoizpen-fase guztiak; horregatik, hainbat ikuskapen egiten dituzte Kontseilu Erregulatzaileek, zorrotz abalatzeko. Horregatik, DOP eta IGP zigiluek kalitate bikaineko produktua kontsumitzen ari den bermea eta ziurtasuna ematen diote kontsumitzaileari.

Jarduera honen bitartez, Badajozeko Diputazioak probintziako Jatorri-deiturako eta Babestutako Adierazpen Geografikoa duten produktuei balioa eman nahi die, pintxoen munduan aplika daitezen bultzatzeko.


Jean Leonen Vinya La Scalaren dastatze bertikala, Mireia Torresek zuzenduta

Mireia Torres Jean Leonen zuzendariak, Penedèseko upategiaren ardo enblematikoenaren, Vinya La Scala Gran Reserva, maisu-dastatzea eskainiko du, Espainian cabernet sauvignon-ekin batez ere egin zen lehenbiziko ardoa izan zenaren inguruan ibilbide historikoa eginez.

Edizio mugatua duen Vinya La Scala 1970ean sortu zen, 1963an, Penedès lurraldearen bihotzean, 295 metroko altitudean, landaturiko 8 hektareako lur-sail txikitik. Gaur egun, ‘Vi de Finca’, Kataluniako Generalitateak ematen duen bereizgarri gorena, duen Kataluniako ardo gutxietako bat da.

Ardo horren jatorriak 1964ra garamatza. Jean Leonek, Estatu Batuetara emigratu eta Hollywooden ostalari gisa arrakasta lortu zuen kantabriarrak, cabernet sauvignon mahatsa landatu zuen Penedèseko finka batean, berak, eta Jaume Rovira enologoak Bordeleko Château Lafite ospetsutik –inoren baimenik gabe– bildu zituzten inausketaren hondakinak erabiliz. Cabernet-aren garapenerako egokiak diren tuparri-buztinezko lurzoruak eta ur erretentzio egokia dituen mahasti horretatik sortu zen lehenbiziko ardoa 1969an, eta Jean Leonek Estatu Batuetan zeukan La Scala jatetxera bideratu zuen oso-osorik. Bitartean, Penedèsen barietate nobleak sartzen jarraitu zuen, estilo frantses markatuko ardoak egiteko.

Baina 1981era arte ez zuen ospea lortu ardogile gisa, Espainian batez ere, Estatu Batuetako presidente izendatzeko afarirako Ronald Reaganek aukeratu zuen ardoa Jean Leonena zela jakin zenean, adiskideak baitziren. Ardo hura 1975eko Cabernet Sauvignon Gran Reserva zen.