Frantzia
Hizlaria
Alexandre Couillon
Chefa La Marine*** jatetxean (Noirmoutier-en-l’île, Frantzia)

Alexandre Couillon Noirmoutier uharteko (Frantzia) La Marine jatetxeko chefa eta jabea da, Céline bere emaztearekin batera. Bere ibilbidea oso lotuta dago uhartearekin eta ingurunearekin, eragin sakona izan baitute sukaldaritza ulertzeko duen moduan.
Afrikaren igaro zuen bere haurtzaroaren zati bat eta, han, naturarekiko eta produktuekiko harreman estua garatu zuen. Frantziara itzuli zenean, ostalaritza-eskolan ikasi zuen eta, bere ikaskuntza osatzeko, hainbat sukaldetan aritu zen, oinarrizko teknikak eta lanbidearen zorroztasuna bereganatzen.
La Marine jatetxean, produktua, lurraldea eta urtaroekiko errespetua oinarri dituen nortasun propioa eraiki zuten Alexandrek eta Célinek. Beraien sukaldaritza zehatza eta esentziala da, eta batez ere itsasoko eta uharteko produktuei ematen die balioa.
Hiru Michelin izarrekin eta Michelin izar berde batekin saritu dute beraien lana; horrela, bere belaunaldiko frantziar chef nabarmenenetako bat bihurtu da.
