Katalunia
Hizlaria
Albert Adrià
Chefa Enigma
(Bartzelona, Espainia)

Aspaldi utzi zion Ferran Adriàren anaia gazteena izateari, gastronomiaren munduan eragin handiena duten pertsonetako bat bihurtzeko.
Albert Adrià (L'Hospitalet del Llobregat, 1969) gastronomiaren munduan eragin handiena duen pertsonetako bat da. elBullin lan egin zuen 1985 eta 2008 artean, non gozogintzan eta sormen arloko zuzendari gisa jardun baitzuen.2013an Bullifoundation en patronatuko kide egin zen.2006an, Cala Montjoiko jatetxea utzi aurretik, Bartzelonan Inopia Classic Bar inauguratu zuen, “gastrobar” kontzeptuaren aitzindaria izan dena. 2011 eta 2017 artean zazpi jatetxe ireki zituen Bartzelonan (41º, Tickets, Pakta, Bodega 1900, Niño Viejo, Hoja Santa eta Enigma) hainbat kontzeptu gastronomiko biltzen dituen elBarri izeneko proiektu global baten barruan.
Ferran Adriàren eta Le Cirque du Soleilen eskutik Heart Ibiza proiekturako sormen aliantza bat sinatu ostean, 50 days by Albert Adrià ireki zuen Londresen, zeina pop up jatetxe bat baitzen, GL Café Royal 5 izarretako Hotelean zegoena eta, denborarekin, Cakes & Bubbles bihurtuko zena, gozogintzan eta ardo apardunetan espezializatutako jatetxe gozoa. 2019n, José Andrés Mercadorekin elkarlanean, Mercado Little Spain ireki zuen New Yorken.Gaur egun proiektu eta lankidetza berriak gauzatzen dabil buru belarri, esaterako, iaz Parisko ADMO jatetxean Alain Ducasse, Romain Meder eta Jessica Préalpatorekin batera egin zuena bezalakoekin.
Besteak beste, eta bere jatetxeek jasotako aitortzez gain, Albert Adrià Gastronomia Sari Nazionala izan zen 2018an, eta Munduko Gozogile Onena 2015etan The World’s 50Best Restaurants zerrendaren arabera.
