Erresuma Batua
Hizlaria
Heston Blumenthal
Chefa The Fat Duck

jatetxean (Bray, Berkshire, Erresuma Batua)

Heston Blumenthal gastronomiaren inguruan duen ikuspegi zientifiko eta berritzaileagatik da ezaguna.
Londresen jaio zen 1966an, baina Buckinghamshire konderrian hazi zen. 1992an maitemindu zen sukaldaritzaz, gurasoekin Provenzara bidaiatu zuenean.
Autodidakta da Blumenthal, eta iraultza ekarri zuen sukaldaritza modernora, sukaldaritzako teknikak fisikaren eta kimikaren printzipioekin konbinatuta; horrela, gastronomia molekularraren aitzindarietako bat bihurtu zen.
The Fat Duck bere jatetxeak hiru Michelin izar ditu eta, 2005ean, munduko jatetxerik onentzat izendatu zuen Restaurant aldizkariak. Beste hiru jatetxe ere baditu: Dinner by Heston Blumenthal, Hinds Head eta The Crown at Bray.
Chef lanaz gain, telebista-saio ugaritan parte hartu du, sukaldaritzako liburuak argitaratu eta sari ugari jaso ditu. 2006An, Britainiar Inperioko Ordenaren Ofizial izendapena jaso zuen, gastronomiari eskaini dizkion zerbitzuengatik.
