Berariaz sortutako plataforma digital baten bidez, San Sebastian Gastronomikak auditorium digital bat erabiliko du Kursaalaren ordez mundu osora iristeko. Hitzaldi magistralek, lau eskuk, lehiaketek, sariek eta zuzeneko sukaldaritza jarduerek beteko dute bost eguneko programazioa. Emanaldietarako plataformak nola funtzionatzen duen azalduko dizugu.

Historian lehenengoz, San Sebastian Gastronomika – Euskadi Basque Country osoa on line egingo da aurten. Datozen asteetan aurkeztuko den webgune berri baten bidez, edonork jarraitu ahal izango du kongresua, aldez aurretik izena doan ematearen baldintza bakarrarekin. Covid-19ak sortutako egoera orokorrak bultzatutako aukera bat da, kongresuak mundu osoan zehar hazteko eta ekitaldia are gehiago biralizatzeko baliatzen duena.

Emanaldietan, kongresuaren webgunea auditorium birtual bihurtuko da eta hainbat areto izango ditu aldibereko jarduerekin. Batzuetan munduko chef gailenen hitzaldiak egongo dira, beste batzuetan, lau esku elkarlanean arituko dira zuzenean Donostiako jatetxe mitikoen sukaldeetatik. Akelarre, Arzak edo Mugaritz telebistako plato bihurtuko dira egun batez, “lurraldeak, beti egin ohi duen bezala, kongresua bizi dezan”, dio Roser Torras Gastronomikaren zuzendariak.

San Sebastian Gastronomika 2020k zuzeneko jardueren emanaldiak ere egingo ditu, ikusleria presentzialik gabeak, besteak beste, kongresuko lehiaketa mitikoenak (Entsalada Errusiarraren – San Migel III. Txapelketa Nazionala eta IX. Parrilla Lehiaketa Nazionala) edo bere hiru Sarien banaketarenak. Emanaldi guztietan, ikusleek parte hartzeko aukera izango dute, galderak eginez eta inkestak erantzunez, berariaz garatutako softwareari esker.

Plataformak beste sorpresa bat ere badu. Kursaaleko Market tipikoa, non enpresek beren jarduera gauzatzen duten, webgunera lekualdatuko da aurten, ikusleria ugarituz. Plataformak barruti digital bat izango du, eta bertan enpresek eta babesleek beren produktuak erakutsi ahal izango dituzte, eurek pertsonalizatuko dituzten erakustoki digitaletan. Javier Yurrita kongresuko zuzendari komertzialak azaldu duenez, helburua “enpresak bisitariekin harremanetan jarri ahal izatea da, gune fisiko berean baleude bezala”.

Horrela, etxetik gozatu ahal izango dugu Donostiako kongresuaren edizio berezienaz. Iraganaren eta orainaren arteko muga kongresu gastronomiko birtualetan. Ezer ez galtzeko, eman izena orain.

Izen-ematea doan