Donostiako kongresuaren edizio bereziena osorik on line emango da, planetako txoko guztietara doan iristeko.

 

 

San Sebastian Gastronomika – Euskadi Basque Country, gastronomiari buruzko munduko kongresurik zaharrena, Covid 19ren krisiak eragindako egoera berrira egokitzen da eta XXII edizioa formatu berri batean egingo du. Ikusleria presentzialik gabeko hainbat hitzaldi eta jarduera egingo ditu zuzenean hiriko jatetxe mitikoetan, eta plataforma digital berriaren bidez eskainiko ditu. Barruti berri horrek hainbat areto izango ditu eta, horietan, aldi bereko jarduerak eskainiko dira, bai eta erakusketa gune digital bat ere, non enpresek beren produktuak erakutsi ahal izango dituzten eta Gastronomikara joaten direnekin harremanetan jarri ahal izango diren, gune fisiko berean baleude bezala.

Benjamin Lana ekitaldia antolatzen duen Vocentoko Gastronomiaren presidenteak azaldu duenez, “sektorea bidegurutze batean dago, eta aurrera egiteko erronka erabakigarriak ditu. Sektoreko pertsona eta enpresa bakoitzaren aurrean hainbat zalantza sortzen ari dira, baina baita bide asko ere. San Sebastián Gastronomika – Euskadi Basque Country-ren edizio honetan, irudimenarekin, baliabide teknologiko berriekin eta bestelako alternatibekin maila ematen saiatzen gara, bide horiek erakusteko, gure sukaldaritzako familia handia biltzeko eta gure indar eta ilusio guztiarekin laguntzeko”.

Itxialdi betean ginela, Gastronomika Live, sektoreari laguntzeko lehenengo batzar digitala, egin genuen: 40 saiotik gora izan genituen sektoreko mundu osoko sukaldari eta adituekin. Urrian San Sebastian Gastronomika – Euskadi Basque Country kongresu gisa itzuliko da, inoiz baino saio gehiagorekin eta berritasun askorekin. Gastronomika 2020k auditorium birtual bat erabiliko du Kursaaleko auditoriumaren ordez, eta bost egunera luzatu du iraupena; gainera, bere historian lehen aldiz, aurtengo kongresua erabat doakoa izango da.

Denbora errealean jarraitu ahal izango da munduko edozein txokotatik, eta bost joera handitan egituratuta egongo da. Joera horiek, aldi berean, munduko gastronomiaren aniztasuna ezagutzeko aukera paregabea izango dira (kongresuaren izenburua “Caminos-Bideak-Pathways” da). Gastronomika 2020k gai horietako bat garatuko du egunero, munduko sukaldari onenen eta berritzaileenen parte hartzearekin.

Andoni Luis Aduriz, Josean Alija, Hilario Arbelaitz, Karlos Arguiñano, Juan Mari Arzak, Eneko Atxa, Martín Berasategui, Pedro Subijana eta Roser Torras -kongresuko batzorde teknikoa- birtualki zain izango dituzu Donostian, urrian, urtero bezala. Aurtengoa, krisia egon arren, ez da salbuespen bat izango.

Eman izena orain ezer ez galtzeko.

 

Izen-ematea doan