Mugarri historikoa aurkezten du Ribera del Duerok: Jatorri-deiturako lehenengo ardo zuriak.

Orain arte ardo beltzak eta gorriak osatzeko erabiltzen zen Albillo Mayor barietate historikoari indarra eta babesa emateko, gutxienez ehuneko hirurogeita hamabostean mahats horrekin egindako ardoak, ardo zuriak, egiteko aukera dago. “Gaztelar izaera” duela diote profesionalek Albillo Mayor barietateari buruz: soila da, zakarra eta latza lehenengo kontaktuan, baina moldakortasun eta indar berezia du, irauteko sortua da. Dagoeneko Ribera del Duero deiturako lehenengo ardo zuri horiek egiten ari direnek diote Albillo Mayor barietatearekin lan egiteko ezinbestekoa dela arriskatzea, sakrifikatzea, ausart jokatzea eta ikusnahia izatea, harago joan nahi izatea eta porrotari beldurrik ez izatea. Dagoeneko jaso ditu nazioarteko kritikaren laudorioak.