Angel Cortes eta Alba de Pablo ez dira aurpegi berriak soriar sukaldeetan, ezta gutxiagorik ere.

Angel Duque jatetxeko hirugarren belaunaldikoa da; 1961ean ireki zituen ateak jatetxe horrek, era Medinaceli herri ederrean dago. Orain dela hamar urtez geroztik, Laura emaztearekin batera zuzentzen du familia-jatetxea.

Alba Berlanga de Duero udalerriko Casa Vallecas jatetxeari balioa ematen dion sukaldari gaztea da; jatetxe horretako sukaldean sortu zen soriar abangoardiako sukaldaritza, 80ko hamarraldi hasieran ireki zutenetik. Espainiako jatetxerik onenetan eta izen handikoenetan ikasten eta lanean jardun ondoren, bere sustraietara itzuli da Alba, gustukoen dituen bi gauzak bateratzeko: gozogintza eta mikologia.

Elkarrekin, Soriako Diputazioak egin dien gonbidapena onartu dute, eta perretxikoen eta onddoen erabileraren inguruan duten ikuspegi berezia erakutsiko dute Donostian, plater harrigarri batzuek aurkeztuz, non tradizioa eta abangoardia elkar hartuta doazen.