Ondarea ezagutuz, paisaiez gozatuz eta, jakina, jakirik onenak dastatuz goza daiteke Badajoz probintziaz. Gustu guztietarako produktu aukera zabala, modu tradizionalean prozesatu eta prestatutakoak, duten zaporea eta freskotasuna batere gal ez dezaten. Hestebete entzutetsu eta estimatuak egiteko erabiltzen den haragirik bikainena, barazki, fruta eta ortuari hautuenak eta, noski, gozozaleenen gozamenerako artifiziorik gabeko gozo-gauzak.

Baina Badajoz probintziak eskaintzen duen aukera gastronomiko zabal horretan, dituen lau Jatorri-deiturak eta Babestutako bi Adierazpen Geografikoak nabarmentzen dira. Monterrubio olioa, Extremadurako Dehesa urdaiazpikoa (Jamon Dehesa de Extremadura), La Serena gazta eta Ribera del Guadiana ardoa dira lau jatorri-deiturak; halaber, Babestutako Adierazpen Geografikoak dira Extremadurako Txahala eta Arkumea.

Jatorri geografiko jakin batekin lotuta daude produktuok, lurraldeak ezaugarri batzuk ematen baitizkie, berezi egiten dituztenak. Era berean, definitutako eremu batean egin behar dira ekoizpen-fase guztiak; horregatik, hainbat ikuskapen egiten dituzte Kontseilu Erregulatzaileek, zorrotz abalatzeko. Horregatik, DOP eta IGP zigiluek kalitate bikaineko produktua kontsumitzen ari den bermea eta ziurtasuna ematen diote kontsumitzaileari.

Jarduera honen bitartez, Badajozeko Diputazioak probintziako Jatorri-deiturako eta Babestutako Adierazpen Geografikoa duten produktuei balioa eman nahi die, pintxoen munduan aplika daitezen bultzatzeko.