Orain dela ehun urte, kontinenteko ardo-ekoizle garrantzitsuenetako bat zen Hungaria. Europako errege-erreginen gorteek Tokaj-eko urre-koloreko ardoarekin egiten zuten topa, eta dirudunenek izen handiko beste ardo zuri eta beltz hungariar batzuk dastatzen eta goraipatzen zituzten.

Hungaria ia ahaztuta zegoen bere sona eta ospea berreskuratzen ari da, dituen upategi ugariei, eta mahastizainen belaunaldi berriak berriro landako eta kontu handiz zaintzen dituen mahastiei esker.  Mahasti horietako ardo bikainak ardoa ekoizteko kultura tradizionaleko metodoen emaitza dira, betiere modernitatearekin eta egungo aurrerapenekin uztartuta.

Hungariar produktuak ardoetan espezializatutako denda batean erakutsiko balira zaporearen arabera, dendaren txoko guztietan aurkituko genituzte. Gure ardoek zaporeak eta egiturak ematen dioten barietate esklusiboa erakusten dute; eta horixe da Eger, Tokaj, Villany edo Somloko ardoen ezaugarri nagusietakoa. Aldi berean, ardo horiek ehunka urtetako historia komuna eta tradizioak islatzen dituzte. Eger-eko ardo orekatuak, Tokaj-eko ardoaren gozotasun konplexua, Szekszard eta Villanyko ardo beltzen egitura eta Somloko errautsen ardo zuriak: Hungariak ardo barietate aukera zabala du; denak dira liluragarriak, bene-benetakoak eta, batez ere, birdeskubritu beharrekoak.

Aurkezpen honetan, Hungariako sei eskualde benetan ardogiletan zehar gidatuko ditugu entzuleak eta, bide batez, Hungariako Ardoen Txapelketaren azkeneko edizioan irabazle atera ziren ardoetako batzuk dastatuko ditugu.

Atsegin handiz emango dizuegu ongietorria!