Itsas legoa ugariek indartsu, boteretsu bihurtu naute. Bide luzea izan da, ur lasaietan zein nahasietan, berotan zein hotzetan egindakoa; hantxe ulertu nuen zenbaterainoko handitasuna oparitzen digun itsasoak. Algek, antxoek, olagarroek eta berdelek elikatu zuten nire bidaia, Cabo Verde, Norvegia eta Mexikoko Golkoko uretan, hona iritsi arte.

Horregatik, dena kontatzeko asmoa daukat, ez dut ezer niretzat gordeko. Beste inon ez gaituzte horrenbeste maite, ezta horrenbesteko debozioz zaintzen eta mimatzen ere; horregatik izan zen hemen, eta hementxe gelditu nahi dut. Jaki goxo-goxoak ilustratzera nator, aromak eta zaporeak neureganatzera, ahoak esnatzera eta kultura infinituen sekretuak ezagutaraztera. Zure esku dago azkeneko urratsa. Dena kontatuko dizut, baina zuri bakarrik.

Piztu itzazu suak, esna ezazu zure adorea, orain zureak izango baitira nire sekretuak, itsasoko kultura, alegia. Parpatana zein masailak, mendrezka zein muturrak, nahi izatea da kontua. Zuri ematen dizut ondare hau. Gertura zaitez, etorri. Xuxurlak aske egingo gaitu.

Showcooking saioa, Julios Jose Vazquezekin (El Campero jatetxea)