Entsalada errusiarra… ilarrekin edo ilarrik gabe? Lekekin? Arrautza egosiarekin? Hegaluzea edo mendrezka? Patata osoa edo txikitua? Osagai berririk onartuko dugu?

Sormena eta gustuak adina entsalada errusiar dago; baina tradiziotik zein berrikuntzatik, batzuek beste batzuek baino arrakasta eta entzute handiagoa dute.

San Sebastian Gastronomika – Euskadi Basque Country kongresuak lehia lagunkoi eta atsegingarri honetan parte hartzea eta adostasuna bilatzea erabaki du. Horretarako, Entsalada Errusiarraren I. Txapelketa Nazionala jokatuko da kongresuaren barruan, San Miguel Garagardoen babesarekin (entsalada errusiarra beti garagardoarekin) eta, azkenean, hamar kidez osatutako epaimahai profesional batek eta 40 zalez osatutako epaimahai herrikoi batek (aurrez inskribatu beharra dago) erabakiko du zein den 2018ko entsalada onena.

Lan gogorra da, baina norbaitek egin beharko. Urriaren 9an, asteartea, jokatuko da txapelketa nazional hori, San Sebastian Gastronomika – Euskadi Basque Country kongresuaren barruan