Winterhalter Ibericak “Topaketa ahoan” (“Encuentro en el paladar”) antolatu du San Sebastian Gastronomika kongresuaren 2018ko ediziorako.  “Jerez-Xerez-Sherry” Jatorri-deiturako ardoak dastatzeko aukera egongo da, Gastronomiarako Jerezeko Ardoen enbaxadore Jose Ferrer Moratoren eskutik. Ardoekin batera, Dehesa de los Monterosen ezkur-urdaiazpiko % 100 iberikoa ere eskainiko dute dastatzeko.

Ekitaldi esklusibo horretan Jerezeko ardo mota ezberdinak eta urdaiazpiko ebakidura ezberdinak uztartuko dituzte; Genal haranean (Rondako mendiak, Malaga) hazitako txerri % 100 iberikoen txerrien urdaiazpikoak izango dira. Eta hori guztia xehetasunez azalduko dute Jose Ferrerrek eta La Dehesa de los Monterosen zuzendari komertzial Jose Simonek.