Contraste jatetxea (Milán, Italia)

Uruguaiarra jatorriz, txundituta utzi zuen Italia, Milango Al Pont de Ferr jatetxean “casual” ikuspegiarekin egindako sormen handiko lanari esker. Michelin izar bat du Milango bere jatetxe berriak, Contraste jatetxeak, hain zuzen ere, eta ikuspuntu geldiezin eta lotsagabe berarekin jarraitzen du, baina eszenaratze-maila perfektuarekin. Milan eta Italiako sukaldaritzaren interpretazioak eta Hegoamerikarako begirada irekia dira bere platerak, beti ere bere jariotasun harmonikoagatik eta emozioz ukitutako perfekzio teknikoagatik harritzen duen sormenaz eginak.