L’Escaleta jatetxea (Cocentaina)

Gatzunak dira Alacanteko azkeneko sukaldaritza-fenomenoa. Kontserbazioko teknika tradizionala da gatzuna, baina Kikoren eskutik, kategoria gastronomiko berri bilakatu da, gozamenera eta sentsazio berrietara bideratzen dena itsasoko produktuak kontserbatzera baino gehiago. Ezagutzen dugun guztitik harago doazen gatzunak dira, berealdiko zapore eta testuren espazio berri bat sortuz.