MAKROk ostalaritzako ikasleei zuzendutako “Aukeratu zure sukalde-laguntzaile” lehiaketa antolatu du. Lehiaketa horretan, ikasleak dira sukalde-buruak, eta izen handiko chefak, berriz, beraien “luxuzko laguntzaileak”. Oraingo honetan, Maria Salinas jatetxeko Maria Salinas chefarekin, Cebo jatetxeko –Michelin izar bat– Aurelio Moralesekin, La Salita jatetxeko Begoña Rodrigorekin eta El Doncel jatetxeko –Michelin izar bat– Enrique Perezekin jardungo dute lau lehiakideek sukaldean. Finalean, bere “luxuzko sukaldari-laguntzailearen” eskualdean (Balear Uharteak, Madril, Valentzia eta Guadalajara) oinarritutako platera prestatu beharko du parte-hartzaile bakoitzak, eta adituz osatutako epaimahai batek hautatuko du irabazlea. Leo Harlem umorista izango da lehiaketa horretako aurkezlea.