Marimar Torres bizitza osoan egon da ardoaren munduarekin lotuta. 1975ean jarri zen Kalifornian bizi izaten, eta Marimar Estate upategia eta Don Miguel eta Doña Margarita mahastiak zuzentzen ditu; bere zendutako gurasoen omenez jarri zizkien izen horiek mahastiei, Sonomako Konderrian.

Europar tradizioaren eta lurzoru eta klima kaliforniarren konbinazioa dira mahastiok, eta arreta berezia eskaintzen diote mahatsondoaren zainketari. Mahastia ezin hobeto adierazten duten ardoak dira horren guztiaren emaitza.

Marimar Torresek zuzenduko duen dastatze-saio horretan, Kaliforniako Marimar Estate bere upategian egiten dituen ardoak dastatzeko aukera egongo da:

  • Marimar Estate Albariño 2016
  • Acero Chardonnay 2016
  • La Masía Chardonnay 2017
  • La Masía Pinot Noir 2014
  • Mas Cavalls Pinot Noir 2014
  • Cristina Pinot Noir 2014
  • Marimar Estate Pinot Noir, Viñedo Don Miguel 1992