Inguratzen gaituen ingurunea zaintzeaz gero eta gehiago arduratzen den gizarte batean, produktu jasangarriak kontsumitzea da gakoetako bat. Haragiaren kasuan, gure hurbileneko merkatuetan hainbat aukera dugun arren, ez dute denek ingurumena zaintzen laguntzen. Horregatik, etorkizuneko haragia deskubritzera gonbidatzen zaitugu: osasungarria, zaporetsua eta jasangarria.

Hanburgesak, arkume-txuletak, arkume-broxetak, arkume-tournedoa eta askoz gehiago…

Aurkezpen berri horiei esker, asteko edozein egunetan kontsumi ditzakegu arkumea eta antxumea, bazkaritan zein afaritan. Medailoiak, tournedoa, zango-xerra, txurraskoa, txurraskotxoak, karilloi-xerrak, lepokoak, txuletatxoak, txitxi-burruntzia, broxeta eta hanburgesa… aukera horiek guztiak egungo kontsumitzailearen beharretara egokitzen dira, gure dietarako eta eguneroko erosketarako eskuragarriagoak baitira.

Goza ezazu arkume-haragiaz eta lagundu ingurumena zaintzen!

Europar Batasunak ingurumena babesten laguntzen duten haragi jasangarritzat jotzen ditu ardi- eta ahuntz-haragiak. Eta halaxe da, izan ere, landa-ingurunera joaten bagara, Espainiako ia edozein txokotan aurkituko ditugu abere horiek, orain dela mende batzuk bezala bazkatzen. Eta gauzak egiteko milaka urteko modu horren emaitza ez da bakarrik haragi gozo eta naturala, ingurumenerako onura handiak ere ekartzen baititu.