Pepe Raventós, Raventós i Blanc etxeko enologoa eta mahastizaina, eta Manu Jimenezen, Espainiako Sommelier Onena 2017, hitzaldia eta dastaketa. Parte hartuko duten enologoak:

  • Pierre eta Sophie Larmandier,  Champagne Larmandier-Bernier, Frantzia.
  • Nicolas Chiquet, Champagne Gaston Chiquet, Frantzia.
  • Pierre Bettinger, Champagne Leclerc Briant, Frantzia.
  • Martin eta Anna Arndorfer, Weingut Arndorfer, Austria.

Ardo bikain bat lortzeko munduko mahasti onenei aplikatutako nekazaritza biodinamikoari –edo gure arbasoen mahastizaintza berreskuratzeari– buruzko hitzaldia; ardo on bat da bere jatorrizko ezaugarriak islatzen dituena, bertakoago, bestelako, benetako eta bakan bihurtzen dituzten ezaugarriak dituena.

Nekazaritza ekologiko eta biodinamiko horrekiko leial diharduten ardogileei omenalditxoa izango da dastatze-saio hori; nekazaritza mota horretan, klimak, lurzoruak eta barietateek ardoei ematen dizkieten tipikotasunak erabat errespetatzen dira eta, horrela, natura bere osotasunean adieraz dadin ahalbidetzen da.

Joera hori da gaur egun mahastizainen belaunaldi berriaren motorra; helburua da jatorrira eramango gaituen ardoa egitea, dagokion urtaldira eramango gaituena.

Zaporez betetako apardun ardoak, baina baita jatorriz betetakoak ere: hotzak, beroak, epelak, garratzak, freskoak, mineralak…

Ardo on bat ez da perfektua izan behar, natura bera ere ez baita perfektua.