Mauro Barreiro, La curiosidad de Mauro jatetxea (Cadiz)

Mauro Barreiro chefak Cadiz probintziako txoko bihurtuko du Kursaal jauregiko 35. aretoa, San Sebastian Gastronomika Nazioarteko XIX. Kongresuaren egitarauaren barruan. Showcooking tailer horrek balioan jarriko ditu Cadizeko produktuak, itsasoko zein mendialdekoak, Jerez ardoarekin uztartuz. Aurtengo kongresuko herrialde gonbidatua den Indiak bere presentzia izango du platerak prestatzerakoan.

Lurraldeko produktuak nabarmenduko ditu sukaldariak, cadiztar lurraldean zeharreko ibilbide geografiko bat eginez. Berdez jantzitako Grazalema mendilerrotik labar harkaiztsuek besarkatutako hondar fineko hondartzen bila jaitsiko da itsasertzeraino behe-laino itxiari jarraiki; han, itsaso Atlantikoko uraren koloreak bat egiten du Andaluziako eguzkiarekin. Horrelakoxea da Cadiz, eta hori munduari erakutsi beharra dago! Jerez ardoak lagunik onenak dira Mauro Barreirorena bezalako sukaldaritza aske, ausart eta zaporetsu baterako. Gastronomiarako Jerez Ardoen Enbaxadore Jose Ferrerrek azalduko digu nola “hitz egiten” duten ardo horiek gure ahoan plateren osagai bakoitzarekin, parte-hartzailearen esperientzia gastronomikoa biderkatuz. Ardo horien moldakortasunari esker, beste ardo batzuetarako ezinezkoak diren osagaiei lagun egiten die, eta harrigarriak dira lortzen dituzten emaitzak.

Erreserbarik gabeko ekintza. Sarrera librea tokiak bete arte.