Bikotekako ardo-dastatze lehiaketaren bostgarren edizioa. Erronka azkarra, telebistako formatuaz aurkeztutakoa, baina indar teoriko eta praktiko handikoa. Dibertsioa eta ezagutza…

Bikoteka lehiatzeko diseinatutakoa, jende guztiarentzako irekita dago, soummelier profesionalentzat zein zaleentzat.

Finalaurrekoa eta finala

Bikote lehiakideek finalaurrekoan parte hartu beharko dute, eta azterketa teorikoa eta dastatze-azterketa gainditu beharko dituzte finalera iristeko.

Finalean, galderetako batzuetan, parte hartzeko aukera izango du publikoak; kontua izango da galdera sorta bati erantzutea eta hainbat dastatze egitea. Eszenatokian prestatutako mahaietatik emango dituzte erantzunak, eta telebista erako ikus-entzunezkoen diseinua izango du lehiaketak.

Auditorioan emango dira sariak.

  1. Saria: 2.000 €
  2. Saria: produktu-sorta
  3. Saria: produktu-sorta

Izen-ematearen prezioa: 50 € bikoteko