Euskadiko txokoen eta elkarte gastronomikoen berezitasunean, 0 km produktuetan eta abangoardiako euskal sukaldaritzan zentratutako akabera zinematografikoa duen gastronomiari buruzko lehenengo dokumentala da. Yuri Morejon politologo bizkaitarrak zuzendu du lana New Yorketik, eta euskal gastronomiaren erreferente handiek hartuko dute parte, hala nola Elena Arzakek, Josean Alijak, Aitor Arregik eta Bittor Arginzonizek. Urriaren 9an aurkeztuko dute San Sebastian Gastronomikaren 2017ko kongresuaren barruan, eta urriaren 18an, berriz, New Yorken, Culinary Institute of American.