Indian Federation of Culinary Asociations-eko presidentea

Manjit Gill chefa oso goraipatua da, eta lau hamarraldi baino gehiago darama bere lanbidean, etengabe deskubritzeko eta berritzeko grinak bultzatuta. Gaur egun, ITC hotel-katearen sukaldaritzako jardueren buru da. Bere kideek eta garaikideek miresten duten profesionala da, bai bere grinagatik eta pasioagatik, bai sukaldaritzako tradizioei bizirik eusteko garatzen duen ikerkuntza zorrotzagatik.

Nueva Delhiko Hotel School eskolan graduatu ondoren, 1978an hasi zen ITC hotel-katean lanean, kate horrek ITC Maurya hotela ireki zuenean. Harrezkero, ITC katearen jatetxe enblematikoak sortzeaz arduratu diren lantaldeetako kide izan da: Bukhara, Dum Pukht, Dakshin, Royal Vega eta, orain dela gutxi, Avartana.

Ikaragarri gustatzen zaio ikertzea eta indiar antzinako sukaldaritzaren jakinduria aplikatzea. Benetan sinesten du indiar jakintza vedikoaren filosofia jasangarrian, eta horixe erabiltzen du sukaldaritzan esperimentatzeko eta berritasunak sortzeko. Indiar gastronomia tradizionalaren filosofian, funtsetan eta berezko ezaugarrietan oinarritzen dira bere menuak; horri esker, hotel-kateak benetako indiar sukaldaritzaren ikuspegi bat eskaini dezake.

Tradizio ayurvedikoen defendatzailea da Gill, eta begetarianoa, hala erabaki zuelako. Nekazari-familia batekoa da; horregatik da Slow Food delakoaren zale. Slow Food mugimenduaren kide aktiboa da, eta “Ona, Garbia eta Bidezkoa” ideiaren jardunbideak defendatzen ditu, tokian tokiko nekazarien alde.

Duela gutxi, Chefen Sozietateen Munduko Elkartearen Sukaldaritza Ondarearen Batzordeko (WACS) lehendakari izendatu dute. Sukaldaritzako Elkarteen Indiako Federazioko lehendakaria ere bada.

Lifetime Achievement Award saria eman zion Indiako Turismo Ministerioak, 2006ko urtarrilean.

“Nire sukaldea toki mistikoa da, nire tenplua. Iraganeko ikaskuntzak etorkizunera iristen diren lekua da”.

ITC Hotels-ek babestutako hitzaldia