HIRIA, DONOSTIA – SAN SEBASTIÁN

Donostia Kantauri Kostaldean kokatua dago, Frantziatik 30 minutura eta Bilbotik 45 minutu baino gutxiagora.Gastronomiaz gozatzeko toki aparta da, izan ere, metro karratuko izar gehien dituen hirien artean kokatzen da, 16 Michelin izar bertan daudelarik. Belle Epoque garaiko arkitektura adibide bikainak ikusteko aukera izango duzu Donostiako kaleetan zehar murgilduz gero. Kulturzaleentzat ere toki bikaina da, Zinemaldia eta Jazzaldia ekitaldi ospetsuenak direlarik.

Kursaal Kongresu Jauregia

Kursaal Kongresu Jauregia Donostia inguratzen duten 3 hondartzetako batean kokatzen da. Rafael Moneo arkitekto ezagunak (Pritzker Saria 1996an) eraiki zuen eta Europar Batasunaren Mies van der Rohe de Arquitectura saria jaso zuen 2001 urtean.

MAPA IKUSI