LA COCINA DE LAS ESPECIES

India da San Sebastian Gastronomika – Euskadi Basque Country kongresuaren hurrengo erronka handia 2017an. Misteriotsua, txundigarria, magikoa, ezezaguna, exotikoa, infinitua. Kontinentea den herrialdea, eta kulturen mundu oso bat osatzen duen kultura bat. Kontraste etnikoak, aniztasun harrigarriko paisaiak eta sukaldaritza ugari, puntu kardinalak eta handik igaro diren zibilizazio guztiak adina.

Bidaia zorabiagarria, geldialdi harrigarriekin sukaldaritza herrikoietan, street food goxoan,tandoor eta biryanietan, espezieetan, hango barazkien eztandan, hango ogien amaigabetasunean, lekaleen konplexutasunean, curry amaigabeetan, esnekietan, kokoetan, arrain eta itsaskietan, arkumean eta haragietan…

Ikuspegi globala eta, aldi berean, berezia, eskualdeetako eta erlijioekin lotutako sukaldaritza ezezagunen sekretuetara hurbilduko gaituena, erregeren jauregietako plater bikainetara, berealdiko errezeta historikoetara, Mendebaldearekiko hibridaziora eta, jakina, Indiako sukaldaritza berrira, milaka urteko tradizioaren eta azkenaldiko abangoardiako mugimenduen arteko topagune den sukaldaritza berri horretara.

Inoiz ez dugu horretarako aukerarik izan Espainian, eta San Sebastian Gastronomika – Basque Country kongresuaren 2017ko edizioak emango digu aukera hori lehendabiziko aldiz.

SAN SEBASTIÁN
GASTRONOMIKA,
MUNDU MAILAKO
ERREFERENTZIA
GOI MAILAKO
GASTRONOMIAKO
TOPAKETETAN

GASTRONOMIKA


Gastronomikan izango dugu The 50 Best Restaurants zerrendaren arabera Asiako jatetxerik oneneko chefa, eta beste 13 indiarrekin etorriko da, Indiako sukaldaritzaren aniztasuna erakustera.

50 bat Michelin izarrek osatuko dute egitaraua, berritasun eta ezusteko ugarirekin; gonbidatuen artean, munduko hirugarren eta laugarren jatetxerik onenetako chefak (Joan Roca eta Mauro Colagreco).

DONOSTIA,
16 MICHELIN
IZAR DITUEN
HIRIA,
MUNDUKO
KONTZENTRAZIORIK
HANDIENA
METRO
KOADROKO

12.900 BISITARI


Nazioarteko chef ezagunek eszenatokian prestatutakoa dastatzeko aukera dagoen sukaldaritzako kongresu bakarra da