Akreditazio eskaerak

San Sebastian Gastronomika – Euskadi Basque Countryrako prentsa-akreditazioa kazetarientzat eta hedabideetan zeregin osagarrietarako ziurtatuko den pertsonalarentzat bakarrik izango da. Horrenbestez, ezinbestekoa izango da prentsa-agiria aurkeztea edo hori izan ezean hedabidearen ziurtagiria, ekitaldian izango den kazetariaren datuekin, Kursaalen akreditazioak jasotzeko unean sinatua eta zigilatua.

Gehienez 2 lagun akreditatu ahal izango dira hedabide bakoitzeko (telebisten kasuan izan ezik).

Posta elektronikoa bidalita eskaera egin ondoren biltzarraren antolakuntzak egiaztatu dituen akreditazioak bakarrik balioko dute.

Prentsa-akreditazioarekin publikoarentzat irekitako gune komunetara sartu ahal izango da, prentsa-aretora, elkarrizketa-gunera, eta baita Auditoriaren barruan prestatutako prentsa-gunera ere.

Hizlariekin elkarrizketa-agenda ixteko jar zaitez harremanetan San Sebastian Gastronomika – Euskadi Basque Countryko Prentsa Sailarekin.

Izena emateko prozesua amaitu da. Informazio gehiago nahi izanez gero, Kursaal-eko akreditazio mahaian joan.